GRAMATIKA
1. Inguratu erantzun zuzena.
· Aukeratu perpaus honetako izenordaina. Amaiak zuei eman dizue oparia.
a) Amaiak b) zuei c) oparia
· Ordezkatu azpimarratuta dagoena pertsona-izenordain batekin: Jasone eta zu, beti zaudete laguntzeko prest.
a) zuek b) zu c) zeu
· Aukeratu erantzun zuzena. Zer kendu diozu ikaskideari?
a) ezer b) ezer ez c) zerbait ez
· Aukeratu zuzena dena.
a) guk elkar maite dugu b) guk elkarri maite dugu c) guk elkarri maite gara
2. Inguratu ondoko esaldietako mugatzaileak.
· Umea oso haserre dago txakur horrek kosk egin diolako.
· Ikasgela horretako neskak zein mutilak oso ikasle onak dira.
· Emakume hura ikusi nuenean, zutaz gogoratu nintzen.
· Opil horiek nire semearentzat ekarri ditut.
3. Bete hutsuneak behar diren artikuluekin.
· AfariA oso goxoa egon da. Errepikatu beharko dugu.
· JulenEK beti botatzen digu errieta gauzaK hankaz gora uzteagatik.
· Asko lan egin dut eta orain atsedenA behar dut.
· AitonaK sarritan hitz egiten du bere ikasle denboraz.
4. Aukeratu egokia dena.
· Nirekin hona etorri den ume …oso lotsatia da.
a) hau b) hori c) hura
· Horko neska…esan zion isiltzeko.
a) honi b) horri c) hari
· Hango irakasle… topo egin dut gaur goizean.
a) horrekin b) honekin c) harekin
· Hemen dagoen mutil…erakutsi dit bere azterketa.
a) honek b) horrek c) harek
- Hauetatik zein hitz da biziduna eta arrunta?
a) txakurra b) Maider c) azukrea
- Hauetatik zein hitz da zenbakaitza?
a) esnea b) liburuak c) ogitartekoak
- Hauetatik, zein hitz da zenbakarria?
a) mina b) pilula c) hotza
- Olioa neurtu egin daiteke?
a) bai, litroka b) ez c) bai, kiloka
- Bereizi egiak eta gezurrak.
a) Izen arruntak bi motatakoak izan daitezke: zenbakarriak eta zenbakaitzak.
b) Izen neurgaitzak, neurtu ahal direnak dira.
c) Izen zenbakarriak neurgarriak izan daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario