Lurrazaleko harriak
Harriak sailka daitezke (kolorearen, gogortasunaren nahiz erabileraren arabera).
Harri magmatikoak
Magma hosten denean, solidotu egiten da, horrela sortzen dira harri magmatikoak. Oso gogorrak izaten dira.
Harri magmatiko batzuk sumendietatik datoz
Adibidez basaltoa eta pumita.
Harri sedimentarioak
Harri sedimentarioak beste harri batzuen nahiz izaki bizidun batuen hondakinetatik eratzen dira.
Higadura, garraio eta sedimentazio-prozesuen eraginez harri puskak askatu dira, eta hainbat lekutara iristen dira, milaka urteren ondoren, harri bihurtzen dira.
Beste harri batzuk izaki bizidunen hondakinak pilatzearen eraginez osatzen dira.
Beste harri batzuk uretan disolbatutako substantzien bidez eratzen dira.
Adibidez igeltsua
Harri sedimentario batzuek fosilak dituzte, izaki bizidunen hondakinak dira fosilak.
Harri metamorfikoak
Metamorfos hitzak transformazio esan nahi du. Harri metamorfikoak beste harri batzuetatik sortu dira, presioa eta temperatura igotzearen eraginez.
Adibidez, arbela eta marmola.
Harrien zikloa
Harriek aldaketak izaten dituzte, eta harri mota batzuk beste era batekoak bihur daitezke. Transformazio horri harrien zikloa deritzo.
Harri magmatikoak magmatik sortzen dira; sedimentarioak, beste harri batzuen eta izaki bizidunen hondakinetatik, eta metamorfikoak, beste harri batzuetatik, presioa edo temperatura igotzearen eraginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario