"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

lunes, 23 de abril de 2012


NEOLITOA


1. Abeltzaintza eta nekazaritza
Duela 7.000 urte inguru, gizaki batzuk itxiturak (cerco) egiten hasi ziren animaliak gordetzeko: ahuntzak, ardiak, idiak… jatekoa eskura izateko. Horrela sortu ziren lehenbiziko abeltzainak.

Garai berean, gizakiak konturatu ziren fruituak biltzean haziren bat lurrera erortzen bazen, gerora, landare bat jaiotzen zela leku horretan. Horrela hasi ziren landatzen garia, arroza eta beste landare batzuk. Horrela sortu ziren lehenbiziko nekazariak.


2. Herrixken sorrera
Abereak eta laboreak zaintzeko, gizon-emakumeek animalien eta landatutako lurren ondean bizi behar zuten. Hori dela eta, Neolitoan giza taldeak sedentario bihurtu ziren, eta herrixkak sortu ziren.

Herrixkak ibaietatik gertu egiten zituzten, ura eskura izateko. Eta, normalean, enborrez edo oléis batez inguratzen zituzten, babestuago egoteko.

Garai horretan, gizaki batzuk lan jakinetan trebatzen hasi ziren: batzuk nekazari, abeltzain eta artisau.




3. Lehenbiziko artisauak
Neolitoan, harrizko lanabes gero eta landuagoak egin zituzten. Aitzurrak lurra lantzeko; igitaiak, galburuak ebakitzeko; eta esku-errotak, aleak ehotzeko.  Harlandua Paleolitoan erabilitako harri kolpatua baino iraunkorragoa zen, eta beste era bateko lanabesak egiteko aukera ematen zuen. Harria leuntzeko, behin eta berriro igurzten zuten harri bat, beste harri batean egindako artekan.

Gainera, garai horretan bi asmakizun garrantzitsu izan ziren: ehunak eta zeramika.

Ehunak animalien artileaz egiten ziren

Zeramika buztinez egiten zen, eskuz moldatuta eta sutan egosita. Horrela egiten zituzten ontziak, platerak eta kaikuak, jatekoa gordetzeko eta prestatzeko, eta haietan jateko eta edateko.


4. Neolitoko pintura
Paleolitoaren aldean beste era bateko pinturak egiten zituzten. Neolitoko artistek nahiago zuten beste mota bateko eszenak irudikatu: ehiza, taldeak dantzan edo landareak biltzen…

Irudiak oso modu eskematikoan marrazten zituzten, eta kolore bakar batez margotzen. Iberiar penintsulan arte horren erakusgarri asko daude kostalde mediterraneoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario