"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

jueves, 3 de mayo de 2012

Aintzinaroa

Denbora neurtzen

Urteek, mendeek eta milurtekoek iraganeko gertaerak kokatzeko eta ordenatzeko balio
dute.

Mende batek 100 urte ditu. I. mendea 1. urtean hasten da, eta 100. urtean amaitzen.
Gainerako mendeak elkarren segidan datoz.

Milurteko batek mila urte ditu.



K.a. eta K.o. garaiak
 

Guk Jesukristo jaio zen urtea hartzen dugu erreferentziatzat, urte hori jotzen baitugu
1. urtetzat.

● Urte horretatik aurrerakoak, Kristo ondorengoak
(K.o.) dira, eta bata bestearen
atzetik kontatzen dira, gaur egun arte.

● Urte hori baino lehenagokoak, Kristo
aurrekoak
(K.a.) dira, eta atzeraka kontatzen
dira.


Erromatarren garaia

Erromatarrek makina bat hiri eraiki zituzten. Hiri horiek eraikin hauek izaten zituzten: domusak
edo etxebizitza familiabakarrak; intsulak edo solairu bat baino gehiagoko etxebizitzak;
eta hainbat eraikin publiko (antzokiak, anfiteatroak, zirkuak, termak eta tenpluak).

No hay comentarios:

Publicar un comentario