"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

martes, 27 de septiembre de 2011

 

Nolakoak dira landareak?

Landareak izaki bizidun zelulaniztunak dira. Lurrean finkatuta bici dira, eta beren elikagaia sortzen dute, airetik eta lurretik hartutako substantziak erabiliz.

Sustraiak, zurtoinak eta hostoak osatzen dute landarea.

Zurtoin bigun eta malgua duten landareak belarrak dira: eta zurtoin gogorra eta zurrun samarra dutenak, berriz, zuhaitzak eta zuhaixkak.

Landareeen ugalketa

Loreak dira landareen ugaltze-organoak. Lorea kalizak, korolak, estaminek eta pistiloak osatzen dute.

Loretik jasotzen da fruitua, eta fruituak haziak dauzka barruan.

Landareak modu asexualean ere uval daitezke: hau da, loreek eta haizek esku hartu gabe. Esate baterako, aldaxken bidez ugal daitezke.


Landareen elikadura

Landareek ez dute elikagaiak hartzeko beharrik:
Izan ere, sortu egiten dute beren elikagaia, fotosintesi deritzon prozesuaren bidez.

Beren elikagaia sortzeko, landareek ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa hartu behar dute. Eta eguzkiaren argia ere behar dute.

Fotosintesia egitean, landareek oxigenoa sorteen dute.


LANDAREAK.

LANDAREEN ATALAK

Landareek hiru atal dituzte: sustraiak, zurtoina eta hostoak. Zurtoina eta hostoak agerian daude; 

sustraiak, berriz, ez dira ikusten, lur azpian daudelako. Landare batzuek loreak eta fruituak dituzte.


SUSTRAIAK
Sustraiak landareek lur azpian duten atala 

dira. Sustraiek landarea finkatu egiten dute lurrean. 

Gainera, ura eta beste substantzia batzuk xurgatzen 

dituzte lurzorutik.

Landare batzuek sustrai nagusi bat dute- lodiena-, 

eta hortik, beste zenbait sustrai txikiago ateratzen 

dira. Beste batzuek antzeko tamainakoak dituzte 

sustrai guztiak.

ZURTOINA
Zurtoina lurzorutik gora hazten den landare atala da. Hortik ateratzen dira hostoak. Bi zurtoin mota daude: 

zurkara (gogorra, zurruna) eta belarkara (biguna, malgua)

Zurtoina nolakoa, landareak zuhaitzak, zuhaixkak edo belarrak izan daitezke.
belarra


  • Zuhaitzek zurtoin zurkara dute. Zurtoina lodia da, enbor izenekoa, eta hortik sortzen dira adarrak.  

  • Zuhaixkek zurtoin zurkara dute. Nolanahi ere, oso laburra da, eta adarrak ia lurzorutik ateratzen dira.

  • Belarrek zurtoin belarkara dute eta baxuak izaten dira.

Zuhaixkak


HOSTOAK


Hostoak landarearen zurtoinetik sortzen diren atal berdeak dira. Bi zati dituzte: txortena eta 

orria.
  • Txortena hostoak eta zurtoinak bat egiten duten zatia da.
  •  Orria hostoaren zatirik zabalena da. Hainbat forma izan ditzakete.




    Landare batzuek hostoak galtzen dituzte udazkenean: hosto erorkorreko landareak dira. Beste landare 

    batzuek beti dituzte hostoak: hosto iraunkorreko landareak dira.
    Hosto iraunkorreko zuhaitzak
    Hosto erorkorreko zuhaitza
    Forma ezberdinetako hostoak








    LANDAREEK BEREN ELIKAGAIA SORTZEN DUTE.
     
    Eguzki- argiaren laguntzaz, landareek beren elikagaia ekoizten dute hostoetan:
    1. Sustraien bidez, ura eta beste substantzia batzuk xurgatzen dituzte lurzorutik. Nahaste horri izerdi landugabea deitzen zaio.
    2. Izerdi landugabea zurtoinetik hostoetaraino jaoaten da.
    3. Eguzki-argiaren bidez, izerdi landu bihurtzen da hostoetan. Hori da landareen elikagaia.
    4. Izerdi landua zurtoinetik landare osora banatzen da.

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario