"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

lunes, 24 de octubre de 2011

EKOSISTEMAKO ELIKADURA


Ekosistemetan, izaki bizidunak modu askotara jartzen dira harremanetan, garrantzitsuenak

elikadurak sortutakok: NORK JATEN DU NOR?

EKOSISTEMAKO EKOIZLEAK

Landareak elikagaiak sortzeaz arduratzen dira, eguzki-argia eta subtantzia hartuta.

Landareei EKOIZLE esaten zaie.

Ekosistema urtarretan, ALGAK dira ekoizleak. Asko mikroskopioak dira.


KONTSUMITZAILEAK

Animaliek ezin dute beren elikagaia sortu. Beste izaki bizidun batzuetatik Portu behar dute.

Animali hoiei KONTSUMITZAILE deitzen zaie.

-         Animalia belarjaleak landarez elikatzen dira. Berlarjaleei LEHEN MAILAKO 

KONTSUMITZAILE esaten zaie.


-         Animalia haragijale batzuk animalia belarjaleez elikatzne dira. Haragijale horiei  

BIGARREN MAILAKO KONTSUMITZAILE esaten zaie.


-         Beste animalia haragijale batzuk, berriz, bigarren mailako kontsumitzaileez elikatzen

dira. HIRUGARREN MAILAKO KONTSUMITZAILEAK dira.


Beste animalia batzuk ehizatzen eta jaten dituzten animalia haragijaleei HARRAPARI ere

esaten zaie.

Beste kontsumitzaile mota bat SARRASKIJALE esaten zaie. (Putreak eta Intsektuak)

Beste kontsumitzailemota bat PARASITOAK esaten zaie, beste izaki bizidun batzuetatik

hartzen dute elikagaia baina haiek hil gabe (Eltxoak).




DESKONPOSATZAILEAK

Bakterioak eta onddoak dira DESKONPOSATZAILEAK, izaki bizidunen hondarrak (bai

landareenak bai animalienak) erabat deskonposatzen dituzte, hondar horietan gordetako

gatz-mineralak lurrera itzultzen dira, eta lurra emankor mantentzen da.



ELIKA-KATEAK ETA ELIKASAREAK

Ekosistema bateko espezieen artean sortzen diren elikadura-harremanak ELIKA-KATEEN

bidez irudikatzen dira. Ekosistema batean elika.kate ugari daude, eta especie bera hainbat

katetan egon daiteke. Ekosistemako harremanak egokiago irudikatzeko, ELIKASAREAK

erabiltzen dira.


Ekosistema batean organismo ekoizleak eta kontsumitzaileak daude. Ekoizleek beren

elikagaiak sortzen dituzte, kontsumitzaileak, ordea, lortu egin behar dituzte elikagaiak.

Ekosistemetan, elikadura-harremanak elika-kateen eta elikasareen bidez irudikatzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario