"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

lunes, 3 de octubre de 2011



LANDAREEN ELIKADURA


Nola elikatzen dira landareak?

Landareak gai dira beren elikagaia sortzeko. Elikagaia sortzeko, zenbait substantzia hartu behar dituzte; ura, gatz-mineralak eta karbono-dioxidoa gehi eguzki-argiaren energia.
Prozesuari fotosintesia esaten zaio.


Substantziak hartzea

Landareeek lurretik hartzen dute ura, sustraien bidez. Ile xurgatzileak dituzte.
Uraren eta gatz-mineralen nahazteak izerdi-landugabea sortzen du. Izerdi hori sustraietan eta zurtoinean joaten da, hodi zukara izeneko tute batzuetan. Karbono-dioxidos atmosferako gas bat da. Estoma izeneko irekigune txiki-txiki batzuen bidez sartzeko.





Fotosintesia

Landareak hartutako ura, gatz-mineralak eta karbono-dioxidoa hostoetaraino iristerakoan, elikagai bihurtzen dira, eguzki-argiaren bidez.
Landareeek eguzki-argiaren energia hartzen dute, kolore berdeko substantzia baten bidez; substantzia horri klorofila esaten zaio. Klorofila kloroplasto izeneko organulo batzuen barruan dago.
Fotosintesian oxigenoa sorteen da.


Izerdi landua

Fotosintesiaren bidez lantzen diren elikagaiek izerdi landua sorteen dute. Izerdi lanuda hodi batzuen bidez garraiatzen da –liber-hodien bidez-, hodi horietan banatzen da landarearen atal guztietara.
Zati berdetan sorteen diren elikagaiak landarearen beste atal batzuetara iristen dira, fotosintesirik egiten ez den ataletara; adibidez, sustraietara edo fruituetara.


 Arnasketa

Fotosintesiaren bidez sortutako elikagaiez baliatzeko, landareeek arnasa hartu behar dute, animaliek bezala. Arnasketan, landareeek oxigenoa hartzen dute airetik, eta karbono-dioxidoa botatzen dute.
Fotosintesian, alderantziz gertatzen da: karbono-dioxidoa hartzen dute, eta oxigenoa botatzen dute.

Landareak fotosintesiaren bidez sorteen dituzte beren elikagaiak, ura, gatz-mineralak eta karbono-dioxidoa hartuta. Prozesu horretan, eguzki argia erabiltzen dute. Fotosintesia egitean, landareek oxigenoa sorteen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario