"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

sábado, 26 de noviembre de 2011



GRAMATIKA


1.  Inguratu erantzun zuzena.
·  Aukeratu perpaus honetako izenordaina. Amaiak zuei eman dizue oparia.       
a) Amaiak                         b) zuei                 c) oparia    

·  Ordezkatu azpimarratuta dagoena pertsona-izenordain batekin: Jasone eta zu, beti zaudete laguntzeko prest.
a) zuek                             b) zu                    c) zeu

·  Aukeratu erantzun zuzena. Zer kendu diozu ikaskideari?
a) ezer                             b) ezer ez                      c) zerbait ez

·  Aukeratu zuzena dena.
a) guk elkar maite dugu    b) guk elkarri maite dugu        c) guk elkarri maite gara

2. Inguratu ondoko esaldietako mugatzaileak.

·  Umea oso haserre dago txakur horrek kosk egin diolako.

·  Ikasgela horretako neskak zein mutilak oso ikasle onak dira.

·  Emakume hura ikusi nuenean, zutaz gogoratu nintzen.

·  Opil horiek nire semearentzat ekarri ditut.

3. Bete hutsuneak behar diren artikuluekin.

·  AfariA oso goxoa egon da. Errepikatu beharko dugu.

·  JulenEK beti botatzen digu errieta gauzaK hankaz gora uzteagatik.

·  Asko lan egin dut eta orain atsedenA behar dut.

·  AitonaK sarritan hitz egiten du bere ikasle denboraz.


4. Aukeratu egokia dena.

·  Nirekin hona etorri den ume …oso lotsatia da.
a) hau           b)  hori                c) hura

·  Horko neska…esan zion isiltzeko.
a) honi          b) horri                c) hari

·  Hango irakasle… topo egin dut gaur goizean.
a) horrekin    b) honekin           c) harekin

·  Hemen dagoen mutil…erakutsi dit bere azterketa.
a) honek        b) horrek              c) harek


- Hauetatik zein hitz da biziduna eta arrunta?
a) txakurra              b) Maider             c) azukrea

- Hauetatik zein hitz da zenbakaitza?
a) esnea                           b) liburuak           c) ogitartekoak

- Hauetatik, zein hitz da zenbakarria?
a) mina                   b) pilula               c) hotza

- Olioa neurtu egin daiteke?
a) bai, litroka          b) ez                    c) bai, kiloka



- Bereizi egiak eta gezurrak.

a) Izen arruntak bi motatakoak izan daitezke: zenbakarriak eta zenbakaitzak.

b) Izen neurgaitzak, neurtu ahal direnak dira.

c) Izen zenbakarriak neurgarriak izan daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario