"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

miércoles, 18 de enero de 2012

Euskadiko erliebea

Euskadi Iberiar penintsulako ipar-ekialdean dago. Bizkaiko golkoa du iparraldean muga; hegoaldean, Errioxa

eta Gaztela eta Leon; mendebaldean, Kantabria; eta ekialdean, Nafarroa.

1. Nolakoa da Euskadiko erliebea?

Euskadiko erliebean hiru eremu bereizten dira,

Eremu menditsuak, Mendi altuenak mila laurehun metrotik gorakoak dira. Mendien artean, berriz, haran

sakonak daude.

Eremu laua, lurraldearen hegoaldean hedatzen da, Araban, Hor hiri handiagoak daude; Gasteiz.

Kostaldeko eremua, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetan hedatzen da.




2. Euskadiko mendiak

Euskadin mendi asko dago:

Kostaldeko mendiak itsasertzetik gertu daude eta baxuak dira. (Oiz eta Izarraitz mendiak)

Isurialdeen banalerroko mendiak Euskadiko zabalenak eta altuenak dira. (Aizkorri, Gorbeia eta Aratz)

Kanpoaldeko mendilerroak lurraldearen hego-ekialdeko mendilerro saila dira. (Iturrieta, Toloño eta

Kodes)



3. Euskadiko ordokia

Euskadiko ordokiak hegoaldean daude, Araban.

Arabako Lautada Euskadiko ordoki nagusia da. Azalera handia hartzen du eta mendiz inguratuta dago.

Arabako Errioxa hegoalderago dago, Ebro ibaiaren ertzean. garrantzi handiko.


4. Euskadiko kostaldea

Euskadiko kostaldea oso zabala da. Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldeak bustitzen ditu itsasoak. Mendi asko

ditu (Mtxitxako eta Higer lurmuturrak)

Euskadiko erliebean hiru eremu nagusi bereizten dira: mendiak, ordokiak eta kostaldea. Mendiak

lurraldearen hainbat eremutan daude eta hirutan banatzen dira: kostaldekoak, isurialdeen banalerrokoak eta

kanpoaldekoak. Ordokiak Araban daude; hor dira Arabazo Lautada eta Arabako Errioxa. Kostaldeko

erliebeak Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario