Itsas urak, aintzirak, urtegiak eta lurpeko urak
Hainbat tokitan dago ura: itsasoetan, aintziretan eta urtegietan, guztiei gainazaleko urak esaten
zaie, lurpean ere ura dago: lurpeko urak esaten zaie.
1. Itsas urak
Ozeanoetako eta itsasoetako ur guztien multzoari itsas urak esaten zaio. Itsas urak gaziak
dira, eta etengabe higitzen dira.
Itsas urak oso erabilgarriak zaizkigu gizon-emakumeoi. Itsasoetatik eta ozeanoetatik elikagaiak
(arrainak, itsaskiak, algak...) eta lehengaiak (adibidez, gatza) eskuratzen ditugu. Bestalde, komunikatzeko
bide gisa erabiltzen da, itsasontzien bidez, eta baliabide turistikoa.
2. Aintzirak eta urmaelak
Aintzirak lurrez inguratutako ur multzoak dira eta kontinenteetan daude. Aintzira txikiei
urmael esaten zaie.
Aintzirak eta urmaelak mendietan, ordokietan eta itsasertzetik gertu daude.
Mendietako aintzira eta urmaelak. Izotza urtzearen ondorioz sortu dira, eta glaziar-aintzira
esaten zaie, Sanabriakoa (Zamoran).
Ordokietako urmaelak. Euri-urak pilatzean sortzen dira, Gallocanta (Zaragozan).
Itsasertzeko urmaelak. Itsasertz lauetan daude, Albufera (Valentzian).
3. Urtegiak
Paisaietan, badira hainbat urtegi. Ibaien ibilguetan sortzen dira, presa baten bidez ibaiko urari eutsita.
Espainian, 1.200 presa eta urtegi baino gehiago daude.
Tajo, Guadiana, Ebro eta Dueron urtegi handienak daude.
4. Lurpeko urak
Euria egiten duenean, uraren zati bat lurrak xurgatzen du, eta urak zenbait lur-geruza zeharka tzen
ditu, harik eta harkaitz iragazgaitzarekin topo egin arte. Lurpean geldi dauden edo bertatik iragaten
diren ur multzoei lurpeko urak esaten zaie. Hortaz, lurpean lurpeko uren metaketak edo akuiferoak
sor tzen dira.
Espainian, erabilgarri dagoen ur gezaren laurdena lurpeko urak dira. Ur horiek ateratzeko, lurra zulatzen
da eta putzuak egiten dira. Gizon-emakumeok edateko eta ureztatzeko erabiltzen ditugu lurpeko
ur-erreserba horiek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario