Espainiaren lurralde-antolaketa
Espainia Europako hego-mendebaldeko muturrean dago. Ia Iberiar
penintsula gehienak, Balear uharteek, Kanariar uharteek eta Ceuta eta
Melilla hiriek osatzen dute Espainiaren lurraldea. Espainiako lurraldea 17 atonomia-erkidegotan eta bi hiri autonomotan antolatuta dago. Hauek mugatzen dute Espainia: iparraldetik, Bizkaiko gol koak, Frantziak eta Andorrak; ekialdetik, Mediterraneo itsasoak; hegoaldetik, Ozeano Atlantikoak, Marokok eta Mediterraneo itsasoak; mendebaldetik, Portugalek eta Ozeano Atlantikoak.
HITZ NAGUSIAK
Autonomia erkidegoa Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa administratiboa da.
Espainiako Erresuma 17 autonomia erkidegotan banaturik dago eta bakoitzak bere autonomia legegilea eta konpetentzia betearazleak ditu. 17 autonomia erkidegoez gain, 2 autonomia hiri daude: Ceuta eta Melilla.
Estatua gizarte bat zuzentzen duten arauak ezarri edo inposatzeko ahalmena duten erakundeen multzoa da.
Lurraldea lurralde historikoek osatzen dute, izen bereko probintziekin bat datoz lurralde horiek.
Probintzia estatu gobernu baten azpian dagoen azpi-unitate bat da, euren herria hainbat probintzietan banatu baitzuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario