NEOLITOA
1.
Abeltzaintza eta nekazaritza
Duela 7.000 urte inguru, gizaki
batzuk itxiturak (cerco) egiten hasi ziren animaliak gordetzeko: ahuntzak, ardiak,
idiak… jatekoa eskura izateko. Horrela sortu ziren lehenbiziko
abeltzainak.
Garai
berean, gizakiak konturatu ziren fruituak biltzean haziren bat lurrera erortzen
bazen, gerora, landare bat jaiotzen zela leku horretan. Horrela
hasi
ziren landatzen garia, arroza eta beste landare batzuk. Horrela sortu ziren lehenbiziko nekazariak.
2. Herrixken sorrera
Abereak eta
laboreak zaintzeko, gizon-emakumeek animalien eta landatutako lurren ondean bizi
behar zuten. Hori dela eta, Neolitoan giza taldeak sedentario bihurtu ziren,
eta herrixkak sortu ziren.
Herrixkak
ibaietatik gertu egiten zituzten, ura eskura izateko. Eta, normalean, enborrez
edo oléis batez inguratzen zituzten, babestuago egoteko.
Garai horretan,
gizaki batzuk lan jakinetan trebatzen hasi ziren: batzuk nekazari, abeltzain
eta artisau.
3. Lehenbiziko artisauak
Neolitoan, harrizko
lanabes gero eta landuagoak egin zituzten. Aitzurrak lurra lantzeko; igitaiak, galburuak ebakitzeko; eta esku-errotak, aleak ehotzeko. Harlandua
Paleolitoan erabilitako harri kolpatua baino iraunkorragoa zen, eta beste era
bateko lanabesak egiteko aukera ematen zuen. Harria leuntzeko, behin eta berriro
igurzten zuten harri bat, beste harri batean egindako artekan.
Gainera, garai
horretan bi asmakizun garrantzitsu izan ziren: ehunak eta zeramika.
● Ehunak animalien artileaz
egiten ziren
● Zeramika buztinez egiten zen, eskuz moldatuta eta sutan egosita. Horrela
egiten zituzten ontziak, platerak eta kaikuak, jatekoa gordetzeko eta prestatzeko,
eta haietan jateko eta edateko.
4.
Neolitoko pintura
Paleolitoaren aldean beste era
bateko pinturak egiten zituzten. Neolitoko artistek nahiago zuten beste mota
bateko eszenak irudikatu: ehiza, taldeak dantzan
edo landareak biltzen…
Irudiak oso
modu eskematikoan marrazten zituzten, eta kolore
bakar batez margotzen. Iberiar penintsulan arte horren
erakusgarri asko daude kostalde mediterraneoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario