Euskadiko erliebea
Euskadi Iberiar penintsulako ipar-ekialdean dago. Bizkaiko golkoa du iparraldean muga; hegoaldean, Errioxa
eta Gaztela eta Leon; mendebaldean, Kantabria; eta ekialdean, Nafarroa.
1. Nolakoa da Euskadiko erliebea?
Euskadiko erliebean hiru eremu bereizten dira,
● Eremu menditsuak, Mendi altuenak mila laurehun metrotik gorakoak dira. Mendien artean, berriz, haran
sakonak daude.
● Eremu laua, lurraldearen hegoaldean hedatzen da, Araban, Hor hiri handiagoak daude; Gasteiz.
● Kostaldeko eremua, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetan hedatzen da.
2. Euskadiko mendiak
Euskadin mendi asko dago:
● Kostaldeko mendiak itsasertzetik gertu daude eta baxuak dira. (Oiz eta Izarraitz mendiak)
● Isurialdeen banalerroko mendiak Euskadiko zabalenak eta altuenak dira. (Aizkorri, Gorbeia eta Aratz)
● Kanpoaldeko mendilerroak lurraldearen hego-ekialdeko mendilerro saila dira. (Iturrieta, Toloño eta
Kodes)
3. Euskadiko ordokia
Euskadiko ordokiak hegoaldean daude, Araban.
● Arabako Lautada Euskadiko ordoki nagusia da. Azalera handia hartzen du eta mendiz inguratuta dago.
● Arabako Errioxa hegoalderago dago, Ebro ibaiaren ertzean. garrantzi handiko.
4. Euskadiko kostaldea
Euskadiko kostaldea oso zabala da. Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldeak bustitzen ditu itsasoak. Mendi asko
ditu (Mtxitxako eta Higer lurmuturrak)
Euskadiko erliebean hiru eremu nagusi bereizten dira: mendiak, ordokiak eta kostaldea. Mendiak
lurraldearen hainbat eremutan daude eta hirutan banatzen dira: kostaldekoak, isurialdeen banalerrokoak eta
kanpoaldekoak. Ordokiak Araban daude; hor dira Arabazo Lautada eta Arabako Errioxa. Kostaldeko
erliebeak Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario