Kostaldea eta uharteak
1. Bizkaiko goiko kostaldea
Kostalde altua eta malkartsua da. Frantziatik Galiziako Estaca de Bares lurmuturaino hedatzen da. Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia bustintzen ditu.
2. Kostalde Atlantikoa
Era askotako elementuak ditu. Hiru eremu bereizten dira.
- Galiziako kostaldea. Estaca de Bares lurmuturretik Miño ibaiaren bokaleraino doa. Kostalde altua, malkartsua eta muxarratua da, itsasadarrak nabarmentzen dira.
- Andaluziako kostaldea. Portugalgo mugatik Gibraltarko itsasarteraino hedatzen da. Kostalde baxua, hareatsua eta laua da.
- Kanariaetako kostaldea.
3. Kostalde mediterraneoa
Espainako kostalde luzeena da. Lau eremu bereizten dira.
- Andaluziako kostalde mediterraneoa. Eremu lau zabalak ditu eta tarteka labarrak.
- Murziako Eskualdeko eta Valentziako Erkidegoko kostaldea. Baxua eta hareatsua.
- Kataluniako eta Balearretako kostaldea. Kostalde altuak eta harritsuak eta kostalde baxuak eta hareatsuak tartekatzen dira.
- Ceutako kostaldea baxua eta maxarratua da. Melillako kostaldea altua.
4. Uharteen erliebea
Espainian bi artxipieago daude.
- Balear uharteak iberiar penintsulako ekialdean daude, Mediterraneo itsasoan, bost uhartek osatzen dute (Mallorka, Ibiza, Menorka, Formentera eta Cabrera).
- Kanariar uharteak Afrikako mendebaldean daude, zazpi uhartek osatzen dute (La Palma, Hierro, Gomera, Tenerife, Kanaria Handia, Fuerteventura eta Lanzarote). Sumendi erliebea du eta Teide da espainako mendi altuena, Tenrifen dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario