Mendiak eta sakonuneak
1. Goi-ordokiaren inguruko mendiak
- Leóngo mendiak ipar-ekialdean. 2.000 metro mediak (Teleno). Gaztela eta Galizia lotzen dute.
- Kantabriar mendikatea iparraldean. Gaztela eta Leonen, Asturias eta Kantabriaren arteko muga (Europako
mendiak)
- Iberirar mendikatea ekialdean. Lerrotutako hainbat mendilerrok osatutako multzoa da. 2.000 metro inguruko mendiak. Gaztela eta Leon, Errioxa, Aragoi, Gaztela-Mnantxa eta Valentziako Erkidegoa hedatzen dute.
- Sierra Morena hegoaldean. Hainbat mendilerroen multzoa da. Mendiak ez dira oso altuak 1.300 metrokoak, Goi-ordokiaren eta Andaluziaren arteko lotura.
2. Goi-ordokitik kanpoko sakonuneak
Penintsulan bi sakonune handi daude, Ebroren sakonuena eta Guadalkibirrena, Lur lauak eta baxuak dira, ibaiek zeharkatzen dituzte, eta mendiek inguratzen, Sakonune horietan labore-soroak nabarmentzne dira.
- Eboren sakonunea. Triangelu forma du. Ebro ibaiak zeharkatzne du, eta Pirineoek, Iberiar mendikateak, Katalunia kostako mendikateak eta Mediterraneo itsasoak.
- Guadalkibirren sakonunea. Triangelu forma du. Guadalkibir ibaiak zeharkatzen du, Mendikate Betikoa, Sierra Morena eta Ozeano Atlantikoa ditu inguruan.
3. Iberiar goi-ordokiaren kanpoaldeko mendiak
Bost mendikate
- Galiziako mendigunea, mendi baxuak ditu, gailur biribildukoak (Cabeza de Manzaneda 1.778 m)
- Euskal mendiak, EAEren eta Nafarroaren artean. Altuera txikia dute, eta tontor zorrotzak (Aizkorri 1.544 m)
- Pirineoak, Nafarroa, Aragoi eta Katalunian hedatzne dira. Oso mendilerro luzea da, Bizkaiko golkotik Mediterraneorainokoa. Tontorrak altuak dira, 3.000 metrokoak, (Aneto 3.404 m)
- Kataluniako Kostako mendikatea, bi mendikateak osatzen dute. Kostalde mediterraneoaren paralelo hedatzn dira kate horiek (Turo de L´Home 1.712 m)
- Mendikate Betikoa, Andaluzian, Gazte-Mantxan, Murtziako Eskualdean eta Valentziako Erkidegoan hedatzen da. Bi mendilerrok eratzen dute, Mendikate Penibetikoak, Andaluziako kostaldearen paralelo hedatzen da (Mulacen 3.482 m) mendirik altuenak eta Mendikate Subbetikoak barrualdean dago mendiak 2.000 m inguru.
No hay comentarios:
Publicar un comentario