1. Espainiako erliebea
● Erdialdean, Iberiar goi-ordokia dago.
● Goi-ordokiaren inguruan, lau mendilerro daude.
● Goi-ordokitik kanpo, bost mendikate eta bi
sakonune zabal daude.
● Bi artxipelago daude, eta Ceuta
eta Melillako lurraldeak, Afrikako iparraldean.
2. Iberiar goi-ordokia
Penintsularen barrualdean ordoki zabal bat dago. Iberiar goi-ordokia da. Penintsulako ibai luzeenetatik hiru igarotzen dira goi-ordoki horretan zehar: Duero, Tajo eta Guadiana hain da zabala, hainbat eremu bereizten baitira lurralde horretan: ertzetan, paramoak daude; Leongo paramoa eta Alcarria, esate baterako; ibaiertzetan, ibarrak daude; eta paramoen eta ibarren artean, berriz, landazabalak daude.
Iberiar goi-ordokia Gaztela eta Leónen, Gaztela-Mantxan, eta Madrileko eta Extremadurako erkidegoetan hedatzen da, batez ere. Iberiar goi-ordokiaren paisaian labore-soro zabalak nabarmentzen dira. Herri eta hiri nagusiak ibaietatik gertu daude, eta haien inguruan industriaguneak eta merkataritzaguneak sortu dira.
3. Iberiar goi-ordokiaren barrualdeko mendiak
Bi mendikate daude:
● Erdialdeko Mendikatea.
Iparraldeko Iberiar goi-ordokia eta Hegoaldeko
Iberiar goi-ordokia. 2.000 m inguruko mendiak ditu, mendilerrotan
elkartuta; Gata, Gredos eta Guadarramako mendilerroak,
kasu.
● Toledoko mendiak. Hegoaldeko Iberiar goi-ordokiaren erdian
daude. Mendi baxuak dira, Tajo eta Guadiana banatzen dituzte mendi horiek.
Penintsularen erdian, Iberiar goi-ordokia dago. Goi-ordokiaren barrualdeko mendiak Toledoko mendiak eta Erdialdeko Mendikatea dira; azken horrek bitan banatzen du Iberiar goi-ordokia: Iparraldeko Iberiar goi-ordokia eta
Hegoaldeko Iberiar goi-ordokia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario