"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

viernes, 7 de octubre de 2011

UGALKETA ASEXUALA ETA LANDAREEN ARTEKO HARREMANA

Ugalketa asexuala
Landare asko beren atal batzuen bidez ugaltzen dira, loreek eta haziek esku hartu gabe. Ugalketa honi (ugalketa asexuala) deitzen zaio, landare bakar batek esku hartzen duelaka, ez bik (ugalketa sexualean) gertatzen den moduan.
 
Modu asexualean ugaltzen diren landareetako bakoitza sortu duen landarearen berdina da. Ugalketa sexualean aldiz, bi gurasoen ezaugarriak ditu:

Naturan, landareek hainbat sistema erabiltzne dute modu asexualean ugaltzeko.

-         Estoiak. Lurzoruaren gainean horizontalean hazten diren zurtoinak dira.
-         Errizomak. Lurpeko zurtoin horizontalak dira.
-         Tuberkuluak. Tuberkulua errizoma mota bat da.


Ugalketa asexualaren erabilerak

Landareek modu asexualean ugaltzeko duten gaitasuna erabilgarria da nekazaritzan.

Adibidez: arrosa

Bi sistema aurkitu dezakegu ugalketa asexuala egiteko:

-         Aldaxka erramuin bat edo beste dituzten zurtoin zatiak dira. Aldaxkak sustraia garatzen du, eta beste landare bat sortzen du.
-         Txertaketa landare baten zatia beste bati lotzea da.




 Hazkundea eta mugimendua

Inguruan gertatzen diren aldaketak eta horiei erantzutea da harreman-funtzioaren funtsa. Landareek, erantzun egiten diote inguruari beren hazkundearen norabidea edo abiadura aldatuz, adibide batzuk.

-         Sustraiak beherantz egiten du, eta zurtoinak gorantz, landareek norabide bertikala zein den jakin behar du.
-         Zurtoina eta hostoak argirantz orientatzne dira. Landareak argia alde bakar batetik jasotzen duenean, zurtoina norabide horretan hazten da, eta hostoak argirantz orientatzen dira.
-         Landare igokariak, euskarriren bat ukitzen dutenean, haren inguruan kiribilduz hazten dira.

Landare batzuen atalek mugimendu azkarrak egiten dituzte, mimasen hostoak, itxi egiten dira ukitutakoan. Mugimendu horiek egiteko, hostiaren atal batzuk urez puzten dira, eta beste batzuk, berriz, hustu egiten dira.

 Eguraldia hautematea

Landareek ez dute berdin jokatzen urtaro guztietan. Landare asko udaberrian loratzen dira, nola dakite?

Urte sasoiari antzemateko modu bat argi-orduen eta iluntasun-orduen aldea da. Argiak ordu gehiago irauten duelako eta loratu egiten dutelako.

Landare askok eguna eta gaua bereizten dute, landare batzuen loreak ireki egiten dira egunez, eta gauez itxi, beste landare batzuek aldiz, alderantziz jokatzne dute.





Landareak mudo asexualean ugaltzen dira, ez loreek ez haziek esku hartzen ez dutenean. Besteak beste, estoloiez, errizomez eta tuberkuluez baliatzen dira. Landareek hazkundearen bidez eta beren atalen mugimendu azkarren bidez gauzatzen dute harreman-funtzioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario