"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

miércoles, 9 de noviembre de 2011



LURRAREN GERUZAK

Lurra hainbat geruzaz osatuta dago, tipula bezalaxe.

GEOSFERA

Gure planetaren zati harritsua geosfera da. Gure oinen azpitik Lurraren erdigunerainoko guztia hartzen du.

Esfera handi bat da. Hiru geruza bereizten dira: lurrazala, mantua eta nukleoa.

Lurrazala: Kanpoaldeko geruza da. Solidoa da, eta herriz osaturik dago. Geruza hori oso fina da.

Mantua: Erdiko geruza da, bere temperatura oso altua da (harri batzuk urtuta daude) magma deitzen zaie.

Nukleoa: Barne-barneko geruza da eta burdinaz osatuta dago, geruza horren temperatura mantuarena baino altuagoa da. Nukleoaren kanpoaldea egoera likidoan dago, eta barnealdea, berriz, solidoa.





HIDROESFERA

Hidroesfera planeta osoko uren multzoa da.

Ur likido gehien-gehiena itsaoetan eta ozaeanoetan dago, eta ur hori gazia da.

Ur geza kontinenteetan eta uharteetan dago. Gainazaleko urak (ibai, laku eta uhartekoak) eta lur azpiko urak bereizi behar dira.

Izotza planetako leku hotzenetan dago (polo inguruetan).
Ur-lurruna atmosferan dago, kondentsatzen denean, hodeiak sortzen dira.

                                                   


ATMOSFERA

Atmosferak aire-geruza bat osatzen dute. Gure planetako geruzarik kanpokoena da.

Airea gasen nahaste bat da. Gas ugarienak (nitrogenoa eta oxigenoa) gas txikienak (karbono-dioxidoa, ur-lurruna eta ozonoa).

Atmosfera hainbat geruzetan banatzen da (troposfera eta estratosfera).
 
Troposfera da bizia garatzen den atnosferako geruza. Geruza horretan sortzen dira haizeak eta hodeiak.

Estratosfera troposfera amaitzen den tokian hasten da, geruza  horretan, atmosfera oso arina da eta tenperatura baxua. Estratosferaren goiko aldean, ozono-geruza dago, honek hesi-lana egiten du, eguzkitik irizten diren izpi ultramoreeei ez die uzten igarotzen (izpi horiek kaltegarriak dira)


Lurraren hainbat geruza bereizten dira: geosfera, hidroesfera eta atmosfera. Geosfera, berriz, hirutan banatzen da: lurrazala, mantua eta nukleoa. Bestalde, atmosferako beheko geruzak troposfera eta estratosfera dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario