"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

miércoles, 11 de enero de 2012




1. Espainiako erliebea

Erdialdean, Iberiar goi-ordokia dago.
Goi-ordokiaren barruan bi mendikate daude.
Goi-ordokiaren inguruan, lau mendilerro daude.
Goi-ordokitik kanpo, bost mendikate eta bi
sakonune zabal daude.
Bi artxipelago daude, eta Ceuta
eta Melillako lurraldeak, Afrikako iparraldean.



2. Iberiar goi-ordokia


Penintsularen barrualdean ordoki zabal bat dago. Iberiar goi-ordokia da. Penintsulako ibai luzeenetatik hiru igarotzen dira goi-ordoki horretan zehar: Duero, Tajo eta Guadiana hain da zabala, hainbat eremu bereizten baitira lurralde horretan: ertzetan, paramoak daude; Leongo paramoa eta Alcarria, esate baterako; ibaiertzetan, ibarrak daude; eta paramoen eta ibarren artean, berriz, landazabalak daude.

Iberiar goi-ordokia Gaztela eta Leónen, Gaztela-Mantxan, eta Madrileko eta Extremadurako erkidegoetan hedatzen da, batez ere. Iberiar goi-ordokiaren paisaian labore-soro zabalak nabarmentzen dira. Herri eta hiri nagusiak ibaietatik gertu daude, eta haien inguruan industriaguneak eta merkataritzaguneak sortu dira.


 
3. Iberiar goi-ordokiaren barrualdeko mendiak

Bi mendikate daude:

Erdialdeko Mendikatea.
Iparraldeko Iberiar goi-ordokia eta Hegoaldeko
Iberiar goi-ordokia. 2.000 m inguruko mendiak ditu, mendilerrotan
elkartuta; Gata, Gredos eta Guadarramako mendilerroak,
kasu.

Toledoko mendiak. Hegoaldeko Iberiar goi-ordokiaren erdian
daude. Mendi baxuak dira, Tajo eta Guadiana banatzen dituzte mendi horiek.


Penintsularen erdian, Iberiar goi-ordokia dago. Goi-ordokiaren barrualdeko mendiak Toledoko mendiak eta Erdialdeko Mendikatea dira; azken horrek bitan banatzen du Iberiar goi-ordokia: Iparraldeko Iberiar goi-ordokia eta
Hegoaldeko Iberiar goi-ordokia.




No hay comentarios:

Publicar un comentario