EUSKADIKO URAK
1. Nolakoak diren Euskadiko urak
Euskadin ibai, urtegi eta itsasadarrak ditugu.
Bi eratako ibaiak, Kantaurialdeko isurialdeko ibaiak laburrak dira, eta emaritsuak Isurialde mediterraneoko ibaiak luzeagoak dira, eta emaritsuak izan arren, irregularrak dira.
Euskadiko urtegiek edukiera handi samarra dute (Urkulu. Urtegi horietako ura hainbat helburutarako erabiltzen da: gizon-emakumeok kontsumitzeko, ureztatzeko, energia elektrikoa sortzeko eta kiroljarduerak egiteko.
Euskadiko itsasadarrak Kantaurialdeko isurialdeko ibaien bokaleetan sortu dira (Mundaka). Euskadiko itsasadarrak kirol- eta aisia-jarduerak egiteko edo portu-jardueretarako erabiltzen dira.
2. Euskadiko ibaiak
Euskadiko ibaiak bi isurialdetan banatuta daude: Kantaurialdekoan eta mediterraneoan.
● Kantaurialdeko isurialdeko ibaiak Bizkaiko golkoan itsasoratzen dira, ibai laburrak eta emaritsuak
dira. (Bidasoa, Urumea, Oria, Urola, Deba, Artibai, Lea, Oka, Butroe, Ibaizabal, Nerbioi eta Cadagua).
● Isurialde mediterraneoko ibaiak luzeagoak eta emaritsuak. (Ebro, Zadorra, Baia eta Omecillo) dira.
3. Urtegiak eta itsasadarrak
Euskadiko urtegi gehienak ibaien goi-ibilbidean eta erdiko
ibilbidean daude. Uribarri eta Urrunaga, Zadorra, Añarbe, Urumea eta Urkulukoak,
Deba ibaiaren ibaiadar batean.
Itsasadar batzuetan flora- eta fauna-dibertsitate handia dago; adibidez, Mundakako itsasadarra eta Ibaizabal.
Euskadiko ibaiak bi isurialdetan banatuta daude: Kantaurialdeko isurialdekoak eta isurialde mediterraneokoak. Uribarriko eta Urrunagako urtegiek dute edukiera handiena. Euskadin zenbait itsasadar daude; esate baterako, Mundakakoa eta Ibaizabalena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario