Osaba Eugeneren sudurra
Aitak gaur eskolara eraman nau, bazkal ostean. Oso pozik joaten naiz aitarekin, hark laguntzen didanean,
gauzak erosteko txanponak ematen baitizkit. Oraingo honetan ere horrela gertatu da. Jostailu dendatik pasa
gara, eta eskaparatean, kartoizko sudurrak ikusi ditut, adiskideei barre eragiteko erabili ohi diren horietakoak.
-Aita-esan diot-, erosi sudur bat!
Aitak ezetz esan du, nik ez nuela sudur baten beharrik; baina handi bat erakutsi diot, gorri-gorria, eta esan
diot:
-Jo! Bai, aita! Erosi hura, osaba Eugeneren sudurra dirudi.
Osaba Eugene, aitaren anaia, potoloa eta adar-jotzailea da, eta etengabe barre egiten du. Ez dugu askotan
ikusten, bidaia asko egiten baitu, urrutiko lekutan gauzak saltzeko; Lyonen, Clermont-Ferranden, eta Saint-
Etiennen. Aita barrez hasi da.
-Egia da-esan du aitak-, osaba Eugeneren sudurra dirudi, txikiagoa. Etxera etortzen den bezain laster neuk
jantziko dut. Eta gero dendan sartu gara, sudurra erosi eta aurpegian jarri dut; goma batez sostengatzen da,
eta gero aitak aurpegian jarri du, eta gero saltzaileak aurpegian jarri dit niri, ispilu batean begiratu dugu geure
burua biok, eta gogotik dibertitu gara. Nahi duzuena esango duzue, baina nire aita mundiala da. Eskolara
heldu naizenean nire lagunei erakutsi diet nire sudurra eta primeran pasa dugu. Klasean geundenean,
andereñoak oihuka egin du eta ikaratu nau. Andereñoak begiak erabat zabalduz begiratu dit.
-Baina…zer duzu aurpegian?-galdetu dit.
-Nire aitak erositako sudurra da!-adierazi dut negarrez.
Andereñoa haserretu da bufoiak ez zaizkiola gustatzen esanez eta gero esan dit:
-Ekarri sudur hori!
Etxeratzerakoan amak zurbil ikusi nau eta gertatutakoa kontatu diot. Amak harriduraz begiratu dit eta ohera
bidali nau. Gero, aita bulegotik etorri denean amak ondokoa esan dio:
-Haurra oso urduri etorri da. Ez dakit ez ote diogun medikuari deitu beharko.
-Egin du!-esan du aitak. Eugeneren sudurrarekin saltsaren bat izan duela esango nuke!
Eta orduan guztiok ikaratu gara, ama ondoezik jarri baita eta medikuari hots egin diogu.
Nikolas Txikiren errekreoak (moldatua)
GOSCINNY SEMPER
GOSCINNY SEMPER
No hay comentarios:
Publicar un comentario