"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

jueves, 16 de febrero de 2012

IBAIAK

Izaki bizidun guztiok behar dugu ura.

1. Nolakoak diren ibaiak

Euriaren edo lurmentzearen ondorioz mendietan ura pilatzean sortzen diren etengabeko ur-lasterrak
dira ibaiak. Ibaietako ura ohantze edo ibilgu batean zehar higitzen da. Ibaiek badituzte beste elementu hauek

Ibilbidea. Sortzen direnetik bokaleetara iritsi arte ibaiek egiten duten bidea da. Ibaien bokaletan
bi fenomeno sortzen dira: itsasadarra, itsasoko ura ibaiaren ibilguan sartzen denean; eta delta, arrastaka eramaten dituzten materialak bokalean pilatzen direnean eta triangelu formako lur-eremuak sortzen dituztenean.

● Emaria. Ibaiek eramaten duten ur kantitatea da.

● Erregimena. Nola aldatzen den ibaien emaria, urtean zehar.

- Erregimen erregularra (aldaketa txikiak)
- Erregimen irregularra (aldaketa asko)



2. Ibaietan eragiten duten faktoreak

Ibai batzuk luzeak eta beste batzuk laburrak, erregularak eta irregularrak dira, ibaien ibilbidean zehar

zer-nolako klima eta erliebea dauden hartu behar da aintzat.

Erliebearen eragina. Erliebeak ibaiko uren luzeran eta abiaduran eragiten du.

Klimaren eragina. Klimak ibaien emarian eta erregimenean eragiten du.



3. Espainako isurialdeak

Zuzenean itsasoratzen diren ibaiei ibai nagusi esaten zaie. Beste ibai batera doazen ibaiei, berriz, 

ibaiadar egiten duten ibilbideari arro esaten zaio.

Isurialde guztietako urak itsaso berera isurtzen dira.

Espainian hiru isurialde daude: iparraldean, Kantaurialdeko isurialdea; ekialdean eta hegoaldean, 

isurialde mediterraneoa; eta mendebaldean, isurialde atlantikoa.




Ibaiek bidean zeharkatzen dituzten eremuetako erliebeak eta klimak eragina dute ibaietan.

Espainian hiru isurialde daude: Kantaurialdekoa, mediterraneoa eta atlantikoa.




No hay comentarios:

Publicar un comentario