"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

jueves, 16 de febrero de 2012

URAK

Ibaiak

Ibaiak etengabeko ur-lasterrak dira. Sortzen denetik bokalera iritsi arte ibaiak egiten duen bideari ibaiaren  

ibilbidea esaten zaio. Ibaiaren ibilbidean, hiru zati bereizten dira:

- Goi-ibilbidea

- Erdiko ibilbidea

- Behe ibilbidea.

Ibaiaren bideko zati horietako batetik bestera, aldatu egiten dira emaria (ibaien ur kantitatea) eta ibilgua 

(ibaien urpeko lurra edo bidea)

Aintzirak eta urtegiak

- Aintzirak ur gezako berezko putzu handiak dira. Aintzira txikiei urmael esaten zaie.

 - Urtegiak gizon-emakumeek ibaien ibilbidean egindako ur-metateak dira. Horretarako, presak egiten dituzte ibaien ibilgunetan.


Euskadiko urak

- Euskadiko ibai batzuk Kantaurialdeko isuriakdekoak dira (Bidasoa, Oria, Deba eta Nerbioi-ibaizabal) 

eta isurialde mediterraneokoak (Ebro).

- Euskadiko urtegiak ibaien goi-ibilbideetan eta erdiko ibilbideetan daude (Uribarrikoa eta Zadorra).

- Kantaurialdeko isurialdeko itsasadarrak sortu dira (Mundakakoa eta Ibaizabalena).


No hay comentarios:

Publicar un comentario