"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

martes, 20 de marzo de 2012

Biztanleria eta lana

Lurralde bateko biztanleria bertan bizi diren pertsona guztien kopurua da.

- Berezko hazkundea jaiotzen diren biztanleen (jaiotza-tasa) eta hiltzen direnen (heriotza-tasa)
arteko aldea da.

- Migrazio-hazkundea, berriz, lurralde horretara iristen diren etorkinen eta bertatik alde egiten duten emigranteen arteko aldea da.

Biztanleria eta lana

Gizon-emakumeek era askotako lan-jarduerak egiten dituzte. Lan horiek hiru multzotan bana daitezke:

- Lehen sektorea. Naturatik produktuak lortzen dituzten lanek osatzen dute.
- Bigarren sektorea. Lehengaiak produktu landu bilakatzeko lanek osatzen dute.
- Hirugarren sektorea. Produktuak lortu ordez zerbitzuak ematen dituzten lanek osatzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario