"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

martes, 20 de marzo de 2012

Espainiako biztanleria

Grafikoari erreparatzen badiogu, berehala ikusiko dugu 1900. urtean 18.600.000 biztanle bizi zirela Espainian, eta gaur egun 46 milioitik gora bizi direla. Hazkunde hori bi arrazoik eragin dute:
berezko hazkundea positiboa izateak eta migrazioek.


1. Berezko hazkundea

XX. mendearen hasieran, jaiotza-tasa oso handia zen
(haur asko jaiotzen ziren), baina heriotza-tasa ere
handia zen. Horregatik, biztanleria poliki hazten zen, (elikadura hobetuz joan zen eta medikuntzan aurrerapenak egin ziren).


2. Migrazioak

Gaur egun, etorkin ugari etortzen dira Espainiara, eta emigrante gutxi joaten. Horregatik, biztanleria
handituz doa.

- Atzerrira emigratzea. XX. mendearen hasieran, Espainiako herritar askok Ameriketako herrialdeetara
emigratu zuten, lan-aukeren bila.

- Barneko migrazioa. Espainiako lau milioi herritarrek aldatu zuten bizilekua  (Gaztela-Mantxako, Gaztela eta Leóngo, Andaluziako, Galiziako eta Extremadurako) udalerrietatik egin zuten alde,  eta (Kataluniako, Madrilgo, Euskadiko eta Valentziako) autonomia-erkidegoetako hirietara emigratu zuten, bertako fabriketan lan egiteko.



http://degeografiayotrascosas.wordpress.com/2008/05/14/la-migracion/

- Nazioarteko immigrazioa. Gaur egun, Estatuak jaso egiten ditu etorkinak. 5 milioi etorkin baino gehiago daude Estatuan, lan bila edo gerratik eta pobreziatik ihesi etorriak, batez ere Hego Amerikatik, Afrikatik eta Ekialdeko Europatik.



3. Nola dago banatuta Espainiako biztanleria?

Lurralde bat zenbateraino dagoen jendez beteta jakiteko, ez da nahikoa guztira zenbat biztanle bizi diren jakitea. Biztanle kopurua azalerarekin erlazionatu behar da. Datu horiekin, biztanleria-dentsitatea kalkulatzen da: biztanle kopurua haien bizitokiaren azalerarekin erlazionatzen du, azalera kilometro koadrotan emanda.


- Probintzien arteko aldeak. Barnealdekoek dentsitate txikiagoa dute itsasertzekoek eta uharteetakoek baino, Madrilek salbu.

- Probintzien barneko aldeak. Probintzia gehienetan, biztanleak hirietan pilatzen dira –hiriburuan batez ere–; landaeremuetan, berriz, ez da ia inor bizi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario