1. Biztanleria eta lana
Lurralde bateko biztanleak bi taldetan banatzen dira, lan-egoeraren arabera:

- Biztanleria ez-aktiboa. Lanik egin ezin duten pertsonen eta egiten duten jardueraren truke soldatarik jasotzen ez dutenen multzoa da. Talde hori hauek osatzen dute: erretiratuek, 16 urtez beherakoek, ikasleek, etxeko-lanetan dihardutenek eta gaixoek.
Biztanleria aktiboak hiru ekonomia-sektoretan egiten du lan:
a. Lehen sektorea
- Nekazaritza.
Lehorreko laboreak (zerealak, mahatsa eta olibondoak) eta labore ureztatuak (barazkiak
eta fruituak).
- Abeltzaintza
Ganadu ugariena txerri-azienda da, ardi-azienda ere asko hazten da, hegazti granjak ugariak dira
- Arrantza
Arrantza-ontzi gehienak baxurakoak dira.
- Meatzaritza
b. Bigarren sektorea
Industria-jarduerak. Mota hauek dituzte lanpostu gehien, Estatuan:
- Oinarrizko industria.
Industria metalurgikoak eta kimika-industriak dira.
- Ekipamendu-ondasuneko industriak.
Makinak, autoak, itsasontziak eta material elektrikoak egiten dituztenak dira.
- Kontsumo-ondasuneko industriak.
Pertsonok zuzenean kontsumitzen ditugun produktuak fabrikatzen dituzte. Elikagai-industria, ehungin tza, altzarigintza eta arte grafikoen industria dira garrantzitsuenak.
Eraikuntza.
Ekonomia-jarduera hori eraikinak eraikitzean eta herri-lanak egitean datza, hala
nola zubiak eta errepideak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario