"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN, EZ DAKITENEK

IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK HITZ EGITEN EZ

DUTELAKO BAIZIK"





Kontagailu elektronikoa

Xanga Counter

martes, 20 de marzo de 2012

Zerbitzuak   

1. Hirugarren sektorea   

Hezkuntza-, osasun-, finantza-, administrazio-, merkataritza-, turismo-, garraio- eta komunikazio-zerbitzuak.  Hirugarren sektorean egiten dute lan Estatuko gizon-emakume gehienek: 100 langiletik 65ek dihardute zerbitzuen arloan.


Merkataritza

Lehen eta bigarren sektoreetan lortutako produktuak produktu horiek erosi nahi dituzten kontsumitzaileen
eskura jartzeko zerbitzua da merkataritza.

- Barne-merkataritza.
Herrialde batean ekoitzitako produktuak herrialdean bertan saltzea da.

- Kanpo-merkataritza. Herrialde bateko produktuak beste herrialde batean saltzea edo erostea da. Herrialde batek beste bati produktuak saltzen badizkio, esportatu egiten duela esaten da. Herrialde batek beste bati produktuak eta ondasunak erosten badizkio, inportatu egiten duela esaten da.


Garraioak

Produktuak saltokietara iristeko, garraiobideak behar dira.

- Lehorreko garraiobideak.
Kamioietan –errepide eta autobideetan zehar– eta trenetan –trenbideetan zehar– garraiatzen dira produktuak.

- Itsasoko garraiobideak. 
Itsasontziek itsasoko ibilbideetan zehar garraiatzen dituzte produktuak, portutik portura. Salgaiak merkantzia-ontzietan garraiatzen dira.

- Aireko garraiobideak. 
Hegazkinek aireko ibilbideetan zehar garraiatzen dituzte salgaiak, aireportu batetik bestera eta (bai salgaien hegazkinena bai bidaiarien hegazkinena).

Turismoa

Pertsonak kultura, atseden eta dibertsio bila toki batetik bestera joateari esaten zaio turismo.

Espainiako estatuan, turistak hainbat tokitara joaten dira. Tokiaren arabera, zenbait turismo mota bereizten dira:

- Eguzki eta hondartzako turismoa.
Turismo mota horrexetan daude lanpostu gehien. Eguzkiaren eta hondartzaren bila
doazen turistek.

- Landa-turismoa.
Barnealdeko mendialdeetan eta paisaia eta tradizio nabarmeneko Espainiako itsasertzeko zenbait
tokitan egiten dena.

- Turismo kulturala.
Historia- eta arte-ondare aberatseko hirietan egiten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario